 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1546ko
Pierre Desceliers-ek egindako maparen xehetasuna: Bertan
B. de Seria leku-izena ikus daiteke. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
GURE
Herri honen tradiziozko lanbide bat, bere kokapena kontutan hartzen
badugu behintzat, itsasoratu eta halabeharrez arrantza egitea izan
da. Mendetan zehar, bada, ibili dira ekintza honetan eta aldi berean
itsasoaz baliatuz (garraiabide azkar eta merkea bait zen) merkataritzan
ere aritu ziren gure aurrekoak. Denbora igaro ahala ahazturik geratzen
dira gure arrantzaleek eta itsasgizonek egindako hainbat eta hainbat
ekintza.
Jakin
badakigu itsas abentura gure arbasoek oso goiz hasi zutela; baita
honekin batera untzigintza eta baleak ehizatzeko teknikak ere egokitu
egin zituztela. Izan ere, XVII. menderarte nagusi izan ziren euskal
bale arrantzaleak Europako beste Herriekin konparatuta, abere hau
harrapatu eta etekinak eskuratzen.
Badirudi
EUBALAENA GLACIALIS edo Balaena biscayensis azpiespeziea
zela gure itsas ertzean XIV. eta XV. menderarte harrapatu ohi zutena.
Garai horretan bale kopurua murrizteak edo, bultzatu omen zituen
Atlantiar ozeanoa zeharkatu eta Ternuako ur hotzetara abiatzera.
Izan
du eta badu Balea abereak beste euskal izen jatorragoa, mailegua
ez dena alegia, itsasertzeko herrietan. Orain dela lau bat urte
zeria, seria, seroie, seri etab. hitzak jaso ahal izan genituen
Hondarribiatik hasi eta Bermeo bitartean. Ez genuen antzekorik aurkitu,
aldiz, Lapurdiko kostan. Lekeition honela esan zidan arrantzale
zahar batek: serí eta balea bat ok, eta nabarmena
da Hondarribian ZERIA 1575 inskripzioa daraman etxea, Marina
auzo delakoan. Ez da, baina, hemen bakarrik gelditu izen hau.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Chateau
Bay, Labrador. Horrelako izotzak aurkitu bide zituzten
gure arbasoek, beren untziak arriskuan jarriz. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
DESCELIERS
mapagile ospetsuak, bere 1546ko Ameriketako mapan B. de Seria
izeneko leku bat azaltzen du gaur egungo Labradorreko kostan.
Beste horrenbeste egin zuten N. VALLARDek 1547an egindako Iparrameriketako
mapan; baita 1576.eko F. VAZ DOURADOri leporatzen zaion portugaldar
mapa anonimoan ere. J. VAZ DEUTECUMek 1594ean edo egin zuen mapa-portulanoan
ere agertzen da izen hau gutxi gorabehera aurrekoek emandako lekuan.
Azken hiru mapa hauek b. de serra ematen dute eta ez B.
de seria lehenbizikoak dioen bezala, baina hori ez da harrigarria
gure leku-izen, abizen, izenak etab. gaur ere zein desitxuratuak
agertzen diren kontutan hartzen badugu.
Arazo
honetan bada alabaina, puntu harrigarri bat: dokumentuan ez da horrelako
leku-izenik aipatzen, eta ez da agertzen ez HOYARSABALen arruta-liburuan,
ezta DETCHEVERRIrenean ere.
Zeintzuk
dira bada bi idazleok?. Oso gutxi dakigu bi liburu bikain utzi ziguten
idazle hauetaz eta maiz ahaztu egin ditu gure Herriak, liburu teknikoak
utzi dizkigutelako.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Red
Bay, Labrador. Aurrekaldean teila-piloak eta bigarren
untziaren azpian aurkitzen da San Juan 1565.eko euskal
untzia. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ezaguna
da euskaldunak praktikoak izan direla eta praktikotasun horrek bultzatu
zuen seguru asko OIARZABAL kapitaina itsasoan ibiltzeko arruta edo
gida-liburu bat idaztera. Tamalez Les voyages aventureux du Capitaine
Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu izeneko liburua
frantsesez idatzirik utzi zigun, nahiz eta inprimatzaileak idazlea
ez zela frantsesa esan; euskalduna baizik. Bere aztarnak bilatu
nahian, Oiartzunen gaur egun Oiartzabal baserria zutik dela oraindik
jakin dugu. Baita 1579an ere bazela; gure kapitainaren garaian alegia.
Beste
liburua, Piarres DETCHEVERRY delakoak honela izendatu zuen: Libvrv
hau da Ixasoco Nabigacionecoa, Martin de Hoyarzabalec egiña
Francezes. Eta Piarres Detcheverry, edo Dorrec escararat emana,
eta cerbait guehiago abançatuba. Bordelen 1677. Argi
esaten du bada Detxeberrik bere aurrekoak baino gehiago ematen duela.
Puntu
hau ez da beti kontutan hartu gure literatur arazoak aztertzean;
ez bait dute zalantzarik jarri. J. VINSONetik hasi eta jarraian
beste gainerakoek itzulpena besterik ez dela adieraziz. Bi liburuak
parekatuz, hori horrela ez dela berehala igartzen da. Guk aztertu
ditugun zatiak, Euskal Herriko itsasertza eta Ternuakoa izan dira.
Badira antzeko (berdinak ez esatearren) deskribapenak, baina badira
aldi berean, batean agertu eta bestean ez eta alderantziz gertatzen
diren pasadizoak. Aipagarria da, besteak beste, Ternuako mendebaldeko
kasua. Oiarzabalek ez du batere aipatzen.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Red
Bay, Labrador. Saddle Island-eko hilerria. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Badirudi
gaurko Port aux Basques delakoaren mendebaldean ez zegoela
ezer OIARZABALen garaian; ez bait da ia izenik agertzen XVI. mendean
inolako mapetan: ez portugesek egindakoetan, ez espainoletan, ezta
italiar edo holandesenetan ere. Alderantziz gertatzen da ordea DETXEBERRIren
liburuan. Horren ederki, hain zehatz deskribatzen du mendebaldeko
kosta hau, non erraza bait da gaur egungo mapa batez kosta guztiari
jarraitzea.
Horrek,
euskaldunek mendebaldeko kosta hau oso ondo ezagutzen zutela esan
nahi du eta behar bada beren arrantzalekutzat, beraiek bakarrik
baliatzeko ezkutuan mantendu nahian edo, ez zuten XVII. menderarte
kosta honen berri eman nahi izan. Badira dokumentuak zeintzuetan
euskaldunek aspaldidanik Ternuako sekretua bazekitela eta ixilean
gordea zutela esaten bait da. Horretaz gain ezaguna da XVIII. menderarte
kosta honi La côte des Basques deitzen zitzaiola.
Lehen
aipatu dugu euskaldunak praktikoak zirela eta horri buruz hitz bi
esan nahi ditut. Alde batetik gure bi kapitainek utzitako liburuak,
batez ere OIARZABALek idatzitakoak, ez du antzekorik bere garaian
idatzitakoekin. Jean ALPHONSE famatuarena irakurtzeko aukera izan
dut eta askoz ere zehatzagoa da gure kapitaina, aurrean jartzen
zaizkion guztiak frantseseratzen baditu ere, hala nola Senct Sebastien,
Figuier etab. Liburu hau XVIII.ean saltzen omen zen La Rochelle-n.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gaur
egun ere bakailaotara irteten dira bertako arrantzaleak,
motora txikitan. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Oso
ikerlari gutxik hartu du kontutan OIARZABALen obra. Beste horrenbeste
gertatzen da Detxeberrirekin. Bere liburua ez du ia inork irakurri
eta, noski, oinarrizko bibliografian itsas gaiekin loturiko ikerketetan
ez da agertzen. Zer esanik ez, Ameriketako kasuan ezinbestekoak
lirateke, baina badirudi inork ez dituela ezagutzen. Dena den, badira
salbuespen batzuk. PROWSE eta HARRISSE ikerlariek mendearen hasieran
ezagutu zituzten nonbait DETXEBERRIk egindako mapak.
Teknikarekin
jarraituz, Kanadako ikerlariek esandakoaren aurrean ezin gara isildu.
Ezaguna da 1977an Labradorreko gaurko Red Bay izeneko lekuan
urazpian euskaldunen baleuntzi bat aurkitu eta ikerketa sakonak
egiten ari direla; bai urpean, bai lehorrean. Untziaren azterketa
egin eta gero, badirudi San Juan untzia izan daitekeela; 1565ean
urperatua. Ikerlarien ustetan aurrerapen handiak zituen untzi horrek,
bere garaikoekin parekatuz; Holandan edo Ingalaterran egiten zirenekin
parekatuz alegia.
XVI.
mendean, bada, indar handia izan bide zuen euskal merkatalgoak.
Alde batetik untzigintza kontrolatzen zuen eta bale arrantzaren
ondorioz bale koipearen edo sainaren merkatua ere beraiek
kontrolatzen zuten; esan bait dugu arrantza-arazoetan nagusi zirela.
Zerk bereizten zituen gure baleazaleak besteengandik? Euskaldunek
asmatutako teknika, bale bila txalupan joan eta soka luze bati lotutako
arpoi batez harrapatzea zen. Hori ez zuen beste inork egiten Europan
garai hartan; XVI eta XVII. mendeetan esan nahi dugu.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Red
Bay, Labrador. Saddle Island-eko indusketetan teila ugari
eta saina urtzeko erabiltzen zituzten labeak agertu dira. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Balea
hil ondoren azaleratu egiten da eta erraz garraia daiteke lehorrera.
Gure arrantzaleek leku bereziak aukeratzen zituzten ondoren deskribatuko
ditugun ekintzak burutzeko. Ez ziren lehorrean, kontinentean, egoten;
irletan baizik. Hain ugari diren badia aurreko irletan ezartzen
zituzten labeak. Bertan balea txikitu eta ondoren kobrezko pertz
handi batzuetan egosi eta urtu erazten zuten saina. Gero haritzezko
upeletara sartu eta untzia betetakoan etxeratu egiten ziren abenduan
edo, orduko historialariek dioten bezala, leku askotan beren merkantzia
saldu eta gero.
Oso
gauza gutxi gelditu zaigu gure artean hain garrantzi handiko merkataritzaren
ondoren. Dena den, ia kostaldeko herri guztiek daukate beren armarrian
edo zigiluan ekintza honen aurkezpena; ia denek bait dute untzia
(Donostia edo Zumaiakoan adibidez) edo balea (hala nola Miarritzek,
Hondarribiak, Getaria biek, Bermeok edo Lekeitiok, batzuk aipatzearren).
Kanadan
berriz, zenbait leku-izen, hilarri eta urperatutako untzi eta lehorrean
utzitako labe, teila, zeramika eta gorputz lurperatu heldu zaigu
gaur arte.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Loiolatarren
dorrea, Azpeitia. Etxearen azken konponketan azaldu da
grafiti moduko untzi-irudi hau. San Inazioaren garaikoa
izan omen daiteke. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gure
azterketa hizkuntzaren ikuspuntutik egin dugu eta horretarako oinarritzat
lehen aipaturiko itsas giroko liburuak hartu ditugu eta orduan egindako
mapak ere aztertu ditugu. Argi agertzen da euskaldunak Ternuara
lanera joan eta itzultzen zirela. Inoren menpe ez eta, beren kabuz
egiten zituzten joan-etorriak eta ez zuten inoiz izan lurralde haiek
berenganatzeko asmorik. Izan zituzten, bai, bertakoekin harremanak
(batzuetan onak, besteetan ez), baina Lope de ISASTI XVII. mendeko
historialariak esandakoak ongi adierazten digu bere garaian erlazio
haiek nolakoak ziren. Euskaldunek irakatsi omen zieten indiar eta
eskimalei (inuit-ei) honela agur esaten: Zer moduz? Apaizak
hobeto.
HARRISSE,
H. ikerlariak dioenez oso harreman onak zituzten euskaldunek eta
kanadarrek. Pierre de LANCREk 1613an zioenez:
...
les Basques y trafiquoient si bien que les Canadois ne traictient
parmy les François en autre langage quen celle des
Basques.
Oso
gauza gutxi geratu da, bada, gaur egun arte lurralde haietan. Oso
ezaguna izan arren, ezin alde batera utzi orein hitza bere egin
eta oregnal itxurapean gaur arte dirauela, eta alce
izendatzeko, izen arrunt bihurtu da Quebec-eko frantseseran. Guk
hurbiletik aztertu ditugun leku-izenetan, bat izen arrunt bihurturik
mantendu dela gaur arte ikusi dugu; bai frantses itxuran, bai ingeles
itxuran. Itsas ertzeko edonork badaki barra (hondar-pilaketa) zer
den eta barratxoa zer den ere bai; barra txikia, alegia.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hondarribiako
armarria, elizaren horman. Ezkerreko behekaldean argi
ikusten da arpoiaz zauritutako zeria. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Izen
hau arrunt bihurturik bi era desberdinetan agertzen zaigu: Barachoix
frantsesek hartutako lurraldeetan eta Barrasway ingelesek
hartutakoetan. Hauetaz gain, eta guk aztertutako itsas liburu biak
hain aberatsak izanik (bien artean 60 bat euskal leku-izen batu
bait daitezke), gutxi batzuk baino ez zaizkigu heldu gaur arte.
Alde batera laga nahi ditugu gure erreferentzia egiten duten izenak,
hala nola port aux Basques, Echaffaud aux Basques, Ile aux Basques,
Biscay Bay etab. eta euskararekin lotura hertsiagoa dutenak
ikusiko ditugu.
Gaur
arte mantendu da Placentia, Bizkaian dagoen Plentziaren parekoa
edo izan daitekeelarik: Burin, Bururen aldaki bat izan daiteke.
DETXEBERRIk maiz erabiltzen du buru hitza itsasoan barrena
aurreratzen den lehorreko muturra izendatzeko.
Opor
portu gaurko Port au Port
da eta inguruan dituen hainbat arrada, mutur eta abarretan kontutan
hartu behar dugu Oppor, Ophor hitzaren esanahia. Donibane
Lohitzunekoa zen (kosta aldekoa beraz) Pierre dURTEren arabera,
zurez egindako untzi-mota da. Gure Opor portu, untziak zeudekeen
portua litzateke bada. Gaur egun ez dauka inongo esplikaziorik Port
au port izenak eta behar bada metatesi baten bitartez frantseseratu
egin zuten.
Detxeberrik
aipatzen duen Baya Ederra zalantzarik gabe gaurko Bonnea
Bay da; mendebaldeko erdialdean dagoena.
Gure
idazleak bere Manual nabigacionecoan Aingura charreco portua
bezala eman zuena, Anngurachar bezala ematen du idazle berak
egindako mapa batean 1689an, eta Aingurachar Donibane Lohitzunekoa
zen Denis de ROTISek egin zuen mapan 1674ean. Gaur egun Ingornachoix
Bay bezala ezagutzen da. Leku-izen hau beste batzuen antzera
tratatu dela dirudi. -txar eta -txoa amaierek bat
balira bezala funtzionatu dutela dirudi; gaur egun kasu bietan -choix
agertzen bait da. Hemen frantsesaren eragina ikusi behar dela iruditzen
zaigu; -oa, -ua diptongoa frantsesaren -oiren parekoa
bait da.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Bermeoko
Udaletxeko armarria. Gure Herriko itsas ertzeko ia herri
guztietan agertzen dira baleak eta untziak. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Luze
joko liguke banan-banan hirurogei leku-izen baino gehiago aztertzeak
eta nabarmenenak aipatu besterik ez ditugu egingo. Ferrol çahar,
gaur Old Ferrol itzulpen argiaz agertzen den leku honek izan
du baina, beste izen bat: Etchaire Portu alegia. Toki honi,
diotenez, donostiar batek deskubritu eta bere izena eman omen zion.
Dena den, RSBAPeko 1777.eko Batzar Nagusietako aktetan agertzen
da izen hau. Oso bitxia da DETXEBERRIk dioena: Ferrol Caharrerat
edo Españolec deitcen dute Etchaire Portu... Dudarik
ez dugu espainol horiek hegoaldeko euskaldunak zirela. Bestela balitz,
puerto beharko luke (diptongo batez) eta gainera Etxaire
abizenak ez du zalantzarik.
Aipatu
besterik ez ditugu egingo Ternuaren ipar-mendebaldeko kosta amaitu
arte agertzen direnak: Amuix, Anton Portu, Buruarrassoa, Miariz.
Horietako zenbaitek Hondarribiako Amuits edo Lapurdiko Miarritze
herri xarmanta gogorarazten digute.
Lekuen
deskribapenek eta euskal izenen ugaritasunak kostako eremu hau euskaldunek
bakarrik erabiltzen zutela adierazten digute eta horregatik ez da
europar mapagileek egindako karta, mapa eta portulanoetan izenik
agertzen.
Belle
Isle-ko itsasartea ere arrantzale haiek oso gogokoa zutela dirudi,
gaur arte geratutako aztarnengatik eta aipatutako itsas liburuetan
agertzen diren leku-izenengatik. Izen hauek oso ongi adierazten
digute itsas gizon haien ekintza: baleak harrapatzea alegia. Horregatik
agertzen zaizkigu Balea Portu, Balea Baya, Baleetaco Baya, Labeac...
Gaur egun ez dugu izenen aztarnarik aurkitzen, baina bai teilak,
zeramika eta ontziak urpean eta lurperatutakoen hainbat eta hainbat
gorputz. Guzti hau aztertzen ari dira duela hamalau bat urtez geroztik
Parcs Canada-ko ikerlariak. Ikerketak laster burutuko dituztela
eta gure historiaren zati bat argituko digutela espero dezagun.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Red
Bay, Labrador. Baleak igeri egiteko hegal-eskua. Horren
neurriko baleak ehizatzen zituzten baleazaleek. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Azken
arazoa ekarri nahi dut hona orain: batzuek aipatu eta orain arte
inork serioski hartu ez duena. Mendearen hasierako ikerlarietako
batzuek, mapagintzan euskal talde bat bazela aipatu zuten; Ternuari
dagokion mapagintzan, noski. Hori esaten dute PROWSE eta HARRISSE
jakintsuek, Ternuako arazoa ikertzean.
Geroztik
eta 1984erarte ez du ia inork arazo hau kontutan hartu. Guri erabat
interesgarria iruditu zaigu; ez bait da erraza horrenbeste froga
batera topatzea. Alde batetik bi itsas liburuak eta bestetik euskaldunek
egindako Ternuako lau mapa: DETXEBERRIk liburuaz gain bi mapa utzi
zizkigun (1689an Plasentçan eginak), Denis de ROTISek mapa
bat utzi zigun (Donibane Lohitzunen 1674ean egina) eta 1713koa edo
da berriki Kanadako Artxibo Nazionalek erositako mapa fait chez
Hiribarren a Sent Ian de Luz. Bazegoen, bada, mapak egiteko
ohitura: baita egiten zituen etxe bat ere Donibanen. Ekintza honetan
ez ziren euskaldunak bakarrik aritu. Bai inguru itxuraz, bai leku-izenez,
antzeko beste zazpi topatu ditugu gutxienez. Batzuk anonimoak dira,
baina beste batzuek badute jabea, hala nola CHAVITEAU 1698, DE COURCELLE
1675 edo DE COUAGNE 1711.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
San
Juan, 1565, izan daitekeen untziaren maketa. Parks Canada.
Ottawa. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Guzti
honek kontsiderazio batera eraman gaitu: euskaldunek egindako mapak
teknika aldetik kalitate onekoak ziren eta ez edozein modutara egindakoak.
Lehen aipaturiko Les Portulans obran DETXEBERRIk egindako
mapa COOKek bakarrik gainditzen duela esaten zaigu. Honekin loturik,
Donibanen kokaturik Euskal Kartografoen Eskola bat egon zela pentsa
genezake, Donibanekoa da eta emaitza-kopururik handiena eman duena.
|